8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D A B I A

Udal Planaren aurrerapena

Mendabiako Udalak, 2000ko azaroaren 30ean egindako osoko bilkura arruntean, ondoren hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen erabateko gehiengoaz, apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 47.3.i) artikuluak uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 115.1 artikuluari dagokionez ezarritako gehiengoaz:

1.-Mendabiako Udal Planaren aurrerapena onestea.

2.-Udal Planaren aurrerapena jendaurrean paratzea, iragarkia ezarriz Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan. Hala, interesatuek iradokizunak eta, halakorik badute, Planak proposaturiko hirigintzako eredua ez bezalako beste aukera batzuk aurkeztu ahalko dituzte.

3.-Udal dermio osoan lizentziak emateari uztea, Udal Plana onetsi bitartean.

Mendabian, bi milako abenduaren lauan. Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: A0011394