8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2000ko abenduaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Koordinazioko Operadore Laguntzaile (SOS Nafarroa) izateko zazpi lanpostutarako izendapena egin eta lanpostuak adjudikatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2000ko abenduaren 26an emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Koordinazioko Operadore Laguntzaile (SOS Nafarroa) izateko zazpi lanpostutarako izendapena egin eta lanpostuak adjudikatu ditu. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Herri Babeserako Zerbitzuari atxikiko zaizkio. Hona hemen:

Juan Carlos Rey Escalera jaunari, txanda irekia, 4149 zenbakiko lanpostua.

María Milagros Echauri Urtasun andreari, txanda irekia, 4157 zenbakiko lanpostua.

María Pilar Hernández Asirón andreari, txanda irekia, 5792 zenbakiko lanpostua.

José Joaquín Pascual Garralda jaunari, txanda irekia, 5794 zenbakiko lanpostua.

Ana Isabel Munguira Elizondo andreari, txanda irekia, 5795 zenbakiko lanpostua.

José Javier Jiménez Azpilicueta jaunari, igoera irekia, 4144 zenbakiko lanpostua.

Arturo Lozano Eder jaunari, txanda murriztua, 5796 zenbakiko lanpostua.

Deialdia 2000ko urtarrilaren 31ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Iruñean, bi milako abenduaren hogeita seian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: a0100088