8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R A Ñ E T A

Arau subsidiarioen aldaketa puntuala

Irañetako Udalak, 2000ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Irañetako arau subsidiarioak aldatzea UO9 unitatean, San Gregorio kaleari dagokionean.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluari jarraituz, interesatuek espedientea aztertu eta alegazio egokiak egin ditzaten.

Irañetan, bi milako azaroaren hamazazpian. Alkatea, Pedro Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: A0010934