8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2000ko abenduaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Errehabilitazioko barrutiko sendagile espezialistaren lanpostuan aritzeko Miguel Angel González Viejo eta Santiago Martínez Gorostiaga funtzionario izendatu eta lanpostua adjudikatzen diena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2000ko abenduaren 26an emandako Ebazpenaren bidez, Miguel Angel González Viejo eta Santiago Martínez Gorostiaga jaunak, biak txanda irekikoak, funtzionario izendatu ditu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Errehabilitazioko barrutiko sendagile espezialistaren lanpostuan aritzeko. Destinoa Bideko Ama Birjina Ospitalean (plantillako 67116 zenbakia) eta Nafarroako Ospitalean (plantillako 67214 zenbakia) izanen dute, hurrenez hurren.

Deialdia 1999ko martxoaren 22ko 35. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Iruñean, bi milako abenduaren hogeita seian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: a0100087