8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2001eko urtarrilaren 3ko 13:00etan, aurkeztu direla "Asociación de Comercio, Hostelería y Servicios La Campana" lanbide erakundearen estatutu aldatuak. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroa da, eta dagokion lanbide eremuak hartzen ditu aipatu eginkizunetan jardun eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten enpresariak.

Aldaketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Montserrat Lorente Maestu eta Luis Muro Trueba jaun-andreak.

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten; eta honi buruz bidezkotzat hartzen dutena alegatzen ahal dute idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, bi milako eta bateko urtarrilaren hiruan.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0100159