8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Barne zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 1752/2000 Ebazpenaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena.

"1752/2000 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Barne zuzendari nagusiak emana, José Antonio Canales Rivera jaunari 70.000 pezetako (420,70 euroko) isuna ezartzen diona, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamendua hausteagatik.

Foruzaingoak salaketa jarri ondoren, José Antonio Canales Rivera jaunaren aurkako zehapen espedientea ireki da, Cintruenigon 2000ko irailaren 8an egin zen zezenketara taldeko banderillero bat eta pikadore bat falta zitzaizkiola agertzeagatik.

Hurrengoak kontuan harturik:

1. Zehapen espedientea tramitatzean, Ikuskizun Publikoei eta Josteta Jarduerei buruzko Foru Legearen 28.2 artikuluak arau-hauste arinak zehatzeko agintzen dituen tramiteak egin dira.

2. Espedientatuak alegazioak aurkeztu zituen hartarako epean. Argudiatu zuen taldea osorik ez agertzearen arrazoia karteleko azken orduko aldaketa izan zela eta, haren ondorioz, zezen-hiltzaileek hiruna zezen toreatu behar izan zituztela.

Horri dagokionez azaldu behar da Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamendua onesten duen ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuko 67.2 artikuluak ezartzen duena. Horren arabera, "zezen-hiltzaileek beren taldean izanen dituzte bi pikadore, hiru banderillero ...", beharrezkoa baita bi zezen toreatzeko; ikuskizun horixe kontratatu zen espedientatuarekin. Hortaz, zezen-hiltzaileak egoera normalean behar izaten dituen menpekoen kopurua ez betetzeagatik sortu zen arau-haustea, eta ez hirugarren zezen-hiltzailea ez izateak sortutako egoera bereziagatik (ez zen salaketa jarri), aurretik jakin ezinekoa zenez.

3. Salatutako gertaerak Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduko 67.2 artikuluak xedatutakoaren kontrako bi arau-hauste dira; Erregelamendu hori ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuak onetsi zuen. Erregelamenduaren 95.4.i) artikuluaren arabera, gertaerak arau-hauste arinak dira eta 5.000 pezetatik 50.000ra bitarteko isuna dagokio bakoitzari.

Hortaz, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 99. artikuluan xedatutakoaren babesean, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13ko 204/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. José Antonio Canales Rivera jaunari (N.A.N.a: 44.039.147) 70.000 pezetako (420,70 euroko) isuna ezartzea.

2. Isunaren dirua edozein banku edo aurrezki kutxatan ordain dezake, eta, horretarako, Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan emanen zaio ordaingutuna (Karlos III.a etorbideko 2an, 31002 Iruña).

3. Ebazpen honen berri ematea Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Antonio Canales Rivera jaunari, eta ohartaraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epearen barrenean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita bian.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren."

Iragarkiaren kodea: a0100050