8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1207/2000 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 2000/2001 ikasturtean Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan testuliburuak erosteko beka eta laguntza deialdia behin-behinekoz ebazten duena.

Ikastetxeak Finantzatu eta Ikasketetarako Laguntzak Emateko Zerbitzuko zuzendariak txostena aurkeztu du, 2000/2001 ikasturtean Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan testuliburuak erosteko beka eta laguntza kanpainari buruz. Kanpaina hori maiatzaren 25eko 204/2000 Foru Aginduaren bidez onetsi eta 2000ko ekainaren 9ko 70. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Txostena ikusirik, Foru Agindu horren 7.1 araua aplikatuz eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 399/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordetuak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. I. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleek testuliburuak erosteko beka jasotzeko eskubidea dutela behin-behinekoz onartzea

hori, hala ere, ez da eragozpen izanen eskubide hori berrikusteko.

2. Behin-behinekoz ezetza ematea Ebazpen honen II. eranskinean ageri diren ikasleek egindako beka eskaerei, deialdiko baldintzak ez betetzeagatik, informazio osagarria biltzeko lanak bukatzen ez diren bitartean eta erregelamenduzko epe eta eran aurkeztutako alegazio eta berrikusketak ebazten ez diren bitartean. Aditzera ematen da jasotako eskaera eta agirien zuzentasuna egiaztatzen den heinean eginen direla kontzesioa eta ordainketa, bidezko izanez gero.

3. Testuliburuak erosteko beka eta laguntzen zenbatekoak aipatu deialdiaren 3. arauan azaltzen direnak dira, deialdiko 8.2 arauan xedatutako deusetan galarazi gabe.

4. Ikastetxeak Finantzatu eta Ikasketetarako Laguntzak Emateko Zerbitzuari baimena ematea, bidezko diren kudeaketak egin ditzan, emandako eta ukatutako beka eta laguntzak interesatuei jakinarazteko, behar diren administrazio egiaztapenak egiteko eta onuradunen aldeko ordainketa aginduak luzatzeko Ekonomi eta Ogasun Departamentuan.

5. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskaera egitea bidezko diren ordain aginduak luza ditzan, III. eranskinean aipatzen diren ikastetxeen alde (ikastetxe horietan izena emanak baitira laguntzen onuradun diren ikasleak).

Guztira 46.161.000 pezeta, 2000ko Gastuen Aurrekontuko "Testuliburuak erosteko Beka eta Laguntzak" izeneko 41620-4800-4251 kontusailaren 14860-7 lerroaren kargura.

6. III. eranskinean ageri diren ikastetxeetako zuzendariek, deialdiko 8.4 arauan xedatu bezala, frogatuko dute Ebazpen honen I. Eranskinean aipatzen diren onuradunei laguntzak pagatu dizkietela, onuradunek laguntzak deialdiko 8.3 arauan aipatzen diren helburuetarako erabili dituztela egiaztatutakoan.

7. Aipatu deialdiko 7.2 araua betetzearren, beren eskubideetan kalte izan dutela uste duten I. eta II. eranskinetako eskatzaileek, bidezko diren alegazioak aurkeztuz, beren eskabidea aldatu, zuzendu edo berrikusteko eskatzen ahalko dute Hezkuntza eta Kultura Departamentuan, behin-behineko Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun balioduneko epean.

8. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea eta Ebazpen honen eranskinak jendaurrean jartzea honako tokiotan:

-Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan, Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña.

-Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoan, Santo Domingo kalea, z.g., Iruña.

-Ikastetxeetako iragarki oholetan ikasleen zerrendak jarriko dira ikusgai, laguntzak eman edo ukatzeko behin-behineko proposamenekin batera.

9. Ebazpen hau Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontuhartzaile-delegatuari, Ikastetxeak Finantzatu eta Ikasketetarako Laguntzak Emateko Zerbitzura eta Beka eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoetara igortzea.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0011956