8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

490/2000 FORU AGINDUA, abenduaren 20koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako eskola kontzentrazioen herriburu diren toki entitateei eta ikasleak Nafarroatik kanpoko eskola kontzentrazioetan dituztenei, ikastetxe horien funtzionamendu gastuak finantzatu ahal izateko laguntza gisa, 2000ko irailetik abendura bitarteko dirulaguntzak ematen dizkiena.

LOGSEren hamazazpigarren xedapen gehigarriak eta Zerga, Administrazio eta Gizarte arloko Neurrien gaineko abenduaren 30eko 13/1996 Legeak (168. artikulua) haren bigarren lerroaldean egindako aldaketak aditzera ematen dutenez, kasuan kasuko ikastetxearen titularra den korporazioa arduratuko da Haur eta Lehen Hezkuntzako eta DBHko lehen zikloko ikastetxe publikoen kontserbazio, mantenimendu eta zainketaz.

Foru Agindu honetan onesten diren dirulaguntzen xedea, Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen titularrak diren toki entitateei (eskola kontzentrazioak) ikasleek sortu gasturako laguntza ematea da.

Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu 2000ko irailetik abendura bitarteko dirulaguntzak ematea beren udalerrietan eskola kontzentrazioak dituzten Nafarroako toki entitateei, eta ikasleak Oion eta Kanpezuko eskola kontzentrazioetan eskolatzen dituzten toki entitateei, ikastetxe horien ohiko funtzionamendu gastuak finantzatu ahal izateko laguntza gisa, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren hamazazpigarren xedapen gehigarriak dirulaguntza horiek ematera behartzen baitu.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 c) eta d) artikuluan eman zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Foru Agindu honen Eranskinean ageri diren 2000ko irailetik abendura bitarteko dirulaguntzak ematea Nafarroako eskola kontzentrazioen herriburu diren toki entitateei eta ikasleak Arabako Oion eta Kanpezuko kontzentrazioetan eskolatzen dituztenei, ikastetxe horien funtzionamendu gastuak, bertan ematen diren ikasketa arautuei dagokienez, finantzatu ahal izateko laguntza gisa.

2. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren libramenduak egin ditzala, guztira 46.513.724 pezeta, egun indarra duen gastuen aurrekontuko 41610-4600-4222 kontusailaren 14780-5 lerroaren kargura.

3. Onetsi diren dirulaguntzen xedea da eskola kontzentrazioen funtzionamendu, mantenimendu eta zainketa gastuetan laguntzea, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntza arautuan, kontzentrazioaren titularra den herrian bizi ez diren baina arauak hala aginduta kontzentrazio horietan eskolatzen diren ikasleei dagokienez.

4. Foru Agindu hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman daitezen agintzea.

5. Foru Agindu hau eta bere eranskina igortzea toki entitate interesatuetara, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

E R A N S K I N A

2000ko iraila-abendua aldirako Nafarroako Eskola Kontzentrazioen Herriburu diren Toki Entitateentzako dirulaguntza

ALTSASU/ALSASUA 6 - 131.958

ANTSOAIN 156 - 3.430.908

AGOITZ 53 - 1.165.629

ARANGUREN (MUTILOABEITI) 65 - 1.429.545

LOS ARCOS 35 11 1.011.678

BARASOAIN 28 - 615.804

BASABURUA (JAUNTSARATS) 39 - 857.727

BAZTAN (ELIZONDO) 73 - 1.605.489

BERIAIN 38 - 835.734

BERRIOZAR 101 - 2.221.293

BETELU 33 15 1.055.664

CABREDO (1) 1 - 354.701

CASCANTE 23 - 505.839

DONEZTEBE 110 - 2.419.230

LIZARRA 198 - 4.354.614

ETXARRI ARANATZ 56 - 1.231.608

GARRALDA 61 - 1.341.573

GENEVILLA 4 - 79.546

GOIZUETA 1 2 65.979

UHARTE 47 - 1.033.671

IRURTZUN 121 33 3.386.922

LAPOBLACION 7 - 160.091

LEKUNBERRI 36 5 901.713

IRUNBERRI 9 - 197.937

MEANO 11 - 256.045

NOAIN - ELORTZIBAR 32 - 703.776

OTSAGABIA 17 - 373.881

OLAZTI 5 - 109.965

ERRIBERRI 8 4 263.916

ORKOIEN 61 - 1.341.573

GARES 97 - 2.133.321

ERRONKARI 45 - 989.685

ZANGOZA 30 - 659.790

TAFALLA 17 - 373.881

ULTZAMA (LARRAINTZAR) 161 - 3.540.873

VIANA 12 - 263.916

ATARRABIA 109 - 2.397.237

ZIZUR NAGUSIA 68 - 1.495.524

ZUBIRI 41 - 901.713

ZUÑIGA 7 313.775

TOTALES 2.015 70 46.513.724

(1) Aurreko ekitaldietako egoera erregularizatu da.

Iragarkiaren kodea: A0011962