8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

489/2000 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, 2000. urterako Lanbide Hastapeneko Programei laguntzeko modulu ekonomikoak ezarri eta 2000ko iraila-abenduko zatia ordaintzeko baimena ematen duena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 23.2 artikuluan ezartzen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburuak erdiesten ez dituzten ikasleendako Gizarte Garantiako berariazko programak bermatu behar direla, bizitza aktiboan sartu edo Lege horren bidez araututako ikasketetan segitzeko bide emanen dien oinarrizko lanbide prestakuntza izan dezaten.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren esku dago Lanbide Hastapeneko Programak erregulatu eta sustatzea, otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretuaren 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Azaroaren 28ko 464/2000 Foru Aginduak baimena ematen du 2000/01 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Programak ezartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan.

Hezkuntza zuzendari nagusiaren irailaren 19ko 753/2000 Ebazpenak jarraibideak ematen ditu Lanbide Hastapeneko programak Nafarroan 2000/2001 ikasturtean antolatzeko.

Azkenik, 2000rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 18/1999 Foru Legearen 36.2 artikuluak ezartzen du gizarte garantiako programak lehenago ezartzeak izaera esperimentala duela eta, beraz, horien osaera eta finantziatze modua erregelamenduz arautu bitartean, hezkuntza administrazioak behin-behinekoz finkatuko dituela finantziatzeko diru kopuruak.

Horrenbestez, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du. Txostenean azaltzen du Lanbide Hastapeneko programa bakoitzari dagokion dirulaguntzaren moduluak nola kalkulatuko diren programen ezaugarrien arabera; horrekin batera, 2000rako moduluak onestea proposatu du.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 c) eta d) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. Eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren zenbatekoa onestea 2000. urterako, 2000/2001 ikasturtean funtzionamenduan egonen diren Lanbide Hastapeneko Programetako ikasketak emateko baimena eskuratzen duten ikastetxe itunduei edo irabazi asmorik gabeko entitateei doan eman beharreko dirulaguntzetarako fondo publikoen zenbateko osoa banatzeko, modu honetan:

I.-Lanbide Hastapeneko Programak ikastetxe itunduetan.

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena

DIRULAGUNTZA

P R O G R A M A MODULUA

(Pezetak)

Bulegoko laguntzailea 7.308.428

Ostatu arloko laguntzailea 7.288.039

Etxebizitzen instalazio elektrikoetako langilea 7.593.872

Aluminiozko arotz lanetako langilea 7.874.326

Gizarte zerbitzuetako laguntzailea 7.288.039

II.-Lanbide Hastapeneko Programak irabazi asmorik gabeko erakundeetan.

Modalitatea: Lanbide Hastapen Egokitua

DIRULAGUNTZA

P R O G R A M A MODULUA

(Pezetak)

Eraikinen oinarrizko mantenimenduko langilea 7.289.929

Mintegi eta Lorategietako langilea 6.828.188

Zurgintzako langilea 8.052.201

Etxebizitzen instalazio elektrikoetako langilea 7.280.822

Altzari modularrak egiteko langilea 8.052.201

Sukaldeko laguntzailea 7.961.131

Iturgintzako langilea 7.235.285

Modalitatea: Lanerako Prestakuntzako Lantegiak

DIRULAGUNTZA

P R O G R A M A MODULUA

(Pezetak)

Igeltserotzako langilea 10.685.303

2. Foru Agindu honen 1. atalean finkatutako dirulaguntza moduluaren helburua Lanbide Hastapeneko Programak garatzea da; Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lehenengo kurtsorako soilik ematen du dirulaguntza.

Dirulaguntza kontzeptu hauetan erabili beharko da:

Hezitzaileen kostua: irakasleak eta/edo adituak.

Programak behar duen ekipamenduaren funtzionamendu, erosketa eta amortizazio gastuak.

Zeharkako beste kostu batzuk.

Hezitzaileen kostuan, hau da, soldatak gehi karga sozialak, honako ratio hauek ageri dira: hezitzaileen 1,2 lanaldiko ratioa, ikastetxe itunduetan ematen diren Lanbide Hastapeneko Programen kasuan; eta hezitzaileen 1,12 lanaldiko ratioa, irabazi asmorik gabeko entitateen lantegietan ematen diren Lanbide Hastapeneko Programen kasuan.

Irailaren 19ko 753/2000 Ebazpenaren 4. atalean ezarritakoaren arabera:

a) Lanbide Hastapen Egokiturako Programek, irabazi asmorik gabeko erakundeen lantegietan ematen direnek, 28 eskola ordu izanen dituzte astean honela banatuak: berariazko lanbide heziketa emateko 15 ordutik 18ra bitarte, lanerako prestakuntza eta orientaziorako ordu bat, oinarrizko heziketarako 5 ordutik 8ra bitarte, jarduera osagarrietarako ordu bat edo bi eta tutoretzarako ordu bat edo bi.

b) Lanerako Prestatzeko Lantegien modalitateko Lanbide Hastapeneko Programek, irabazi asmorik gabeko erakundeen lantegietan ematen direnek, 28 eskola ordu izanen dituzte astean honela banatuak: 18 ordutik 20ra bitarte berariazko lanbide heziketa emateko, eta 8 ordutik 10era bitarte oinarrizko heziketarako eta lanerako prestakuntza eta orientaziorako.

c) Lanbide Hastapeneko Programek, Oinarrizko Lanbide Hastapenaren modalitatekoek, ikastetxe itunduetan ematen direnek, 30 eskola ordu izanen dituzte astean honela banatuak: berariazko lanbide heziketa emateko 15 ordu, lanerako prestakuntza eta orientaziorako 2 ordu, oinarrizko heziketarako 10 ordu, jarduera osagarrietarako 2 ordu eta tutoretzarako ordu bat.

Dirulaguntza jasotzen duen entitate titularrak hezitzaile talde bat jarriko du programarako, programa osatzen duten prestakuntzako elementuak emateko, irailaren 19ko 753/2000 Ebazpenean ageri diren betebeharrei jarraikiz. Kontratu mota programaren garapenerako egokiena den modalitatean eginen du entitate titularrak. Hezitzaileak, irakasleak edo adituak kontratatuko dira programa bakoitzari zuzenean emandako orduen kopuruaren arabera.

3. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, komeni dela ikusten duenean, hezkuntza ikuskapeneko nahi adina ekintza egiten ahalko du, Lanbide Hastapeneko Programen garapen egokia bermatzeko. Entitate onuradunak Hezkuntza Administrazioak izendatutako funtzionarioei instalazioetara sartzen utzi beharko die, bai eta behar den dokumentazio akademiko eta administratiboa aztertzen ere. Irailaren 19ko 753/2000 Ebazpenean araututako baldintzen edozein aldaketak garatzen den programaren kostua jaistea badakar, emandako dirulaguntzaren murrizketa edo ordaindutako soberakina itzuli beharra ekarriko du. Aipatu Ebazpenean Lanbide Hastapeneko Programek Nafarroan 2000/2001 izanen duten funtzionamendua arautzen da.

4. Dirulaguntzaren onuraduna den entitate titularrak hitz ematen du, programak indarra duen bitartean honako hauek beteko dituela:

a) Ekainaren 9ko 548/2000 Ebazpena, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 2000/2001 ikasturtean ikasleak Lanbide Hastapeneko Programetan onartzeko arautegia ezartzen duena.

b) Irailaren 19ko 753/2000 Ebazpena, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 2000/2001 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Programek izanen duten funtzionamendua arautzen duena.

5. Dirulaguntzaren onuraduna den entitate titularrak Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuan honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du 2001eko irailaren 30 baino lehen:

1.-Hezitzaileen gastuen egiaztagiriak.

Lan-kontratua duten langileen kasuan, programan lan egin duten pertsonek izenpetutako kontratuen eta nominen fotokopia konpultsatua, izena, NANa, ikasketen titulazioa eta dagokien Lan Hitzarmenaren araberako lanbide kategoria adierazirik.

Hezitzaileen Gizarte Segurantzako kotizazioen egiaztagiriak.

PFEZari dagozkion zenbatekoen atxikipenen egiaztagiriak.

Langile autonomoak baldin badira, zerbitzuak egiteko kontratuen eta dagokien BEZaren likidazioaren fotokopia konpultsatua.

2.-Entitatearen inbentarioan dirulaguntzaren bidez erositako material inbentariagarria sartu izanaren egiaztagiria.

Funtzionamendu kostuen, ekipamenduaren amortizazio kostuen eta zeharkako beste kostu batzuen ordainagiri eta fakturen aurkibidea eta zerrenda. Irabazi asmorik gabeko erakundeak direnean, funtzionamendu kostuen eta zeharkako beste kostu batzuen aurkibidean eta zerrendan sartutako fakturen fotokopia konpultsatua.

Ikastetxe itunduak baldin badira, 2. atal honetako dokumentazioaren ordez, Eskola Kontseiluak Lanbide Hastapeneko Programen gastu eta dirusarreren kontuak onartzeko hartutako akordioaren ziurtagiria aurkez daiteke.

Jasotako dirulaguntza ez justifikatzeak berarekin ekarriko du justifikatu gabeko zenbatekoak itzultzea edo ordaintzeko dagoen dirulaguntza murriztea.

6. Lanbide Hastapeneko Programen ezarpen aurreratua esperimentala denez, dirulaguntzarako modulu ekonomikoen zenbatekoak eta diruz lagundutako unitate bakoitzeko hezitzaileen zerrendak, Foru Agindu honen 1. eta 2. ataletan finkatutakoak, behin-behinekoak dira 2000 urterako. Horrek ez du berez inolako luzapenik ekarriko hurrengo urteetan.

7. 2000ko iraila-abenduko dirulaguntzak ematea Foru Agindu honi erantsita doan eranskinean ageri diren ikastetxe itunduei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei. Dirulaguntzak denbora horretan martxan diren Lanbide Hastapeneko Programek sortutako gastuetarako dira, guztira 43.186.622 pezeta.

Kopuru hori, hots, 43.186.622 pezeta, dirulaguntzaren modulu ekonomikoaren % 40a da. Modulu hori 2001erako eguneratzen denean % 60a ordainduko da bi epetan: % 45a 2001. urteko lehen hiruhilekoan; horretarako, onuradun izaten direnek honako dokumentazio hau bidali beharko dute Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura:

Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren egiaztagiria, zergei dagokienez egunean dagoela ziurtatzen duena.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren egiaztagiria, ikasturtea hasi aurreko hamabi hilabeteetan Gizarte Segurantzaren kuotak ordaindu izanarena, hau da, 1999ko irailetik 2000ko abuztua arteko kuotak (bi hilabeteak barne).

Gainerako % 15a 2001eko azken hiruhilekoan ordainduko da, Foru Agindu honen 5. atalean aipatu egiaztagiriak aurkeztu eta gero.

Irabazi asmorik gabeko erakundeentzako dirulaguntzak 1. atalean ezarritako modulu ekonomikoen portzentaje hauek aplikatuz emanen dira: % 50 "Lantxotegi", "Haritz Berri" eta "Etxabakoitz" eskolentzat, eta % 80 "El Castillo" lantegi eskolarentzat. Diru kopuru horiek Departamentu honen eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuaren arteko Hitzarmenean behin betikoz onartuko diren portzentajen "kontura" ordainduko dira; Hezkuntza eta Kultura Departamentuari dagokiona zehaztuko da hitzarmenean.

Irabazi asmorik gabeko gainerako erakundeek eta ikastetxe itunduek Foru Agindu honen 1. atalean baimendutako moduluen % 100eko dirulaguntza jasoko dute.

8. Baimena ematea 7. atalean aipatu dirulaguntzen % 40a ordaintzeko eranskinean azaltzen diren ikastetxeei. Guztira 43.186.622 pezeta.

9. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, indarra duen gastuen aurrekontuaren "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntzak erdi mailako heziketa zikloetan eta gizarte garantiako programetan" izeneko 41610-4811-4227 kontusailaren eta 14960-3 lerroaren kargura.

10. Foru Agindu hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

11. Foru Agindu hau eta eranskina igortzea ikastetxe interesatuetara, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atalera, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Hezkuntza Itunen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

E R A N S K I N A

Lanbide Hastapeneko Programetarako dirulaguntzak, 2000/2001 ikasturtea

IKASTETXE ITUNDUAK

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena

"C.T. CARLOS III" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 7.308.428 100 2.923.371

"I.T.C. CUATROVIENTOS" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 7.308.428 100 2.923.371

"MARIA INMACULADA" (Iruña) Ostatu arloko laguntzailea 1 7.288.039 100 2.915.216

"SALESIANOS" (Iruña) Etxebizitzen instalazio elektrikoetako lang. 1 7.593.872 100 3.037.549

"SALESIANOS" (Iruña) Aluminiozko arotz lanetako langilea 1 7.874.326 100 3.149.730

"SANTA CATALINA LABOURE" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 7.308.428 100 2.923.371

"SANTA CATALINA LABOURE" (Iruña) Gizarte Zerbitzuetako laguntzailea 1 7.288.039 100 2.915.216

GUZTIRA 7 51.969.560 20.787.824

IRABAZI ASMORIK GABEKO ERAKUNDEAK

Modalitatea: Lanbide Hastapen Egokitua

"LANTXOTEGI" Lantegi-Eskola (Berriozar) Eraikinen oinarrizko mantenimenduko lang. 1 7.289.929 50 1.457.986

"HARITZ BERRI" Baserri-Eskola (Ilundain) Mintegi eta Lorategietako langilea 1 6.828.188 50 1.365.638

"HARITZ BERRI" Baserri-Eskola (Ilundain) Zurgintzako langilea 1 8.052.201 50 1.610.440

"ETXABAKOIZ" Lantegi-Eskola (Iruña) Etxebizitzen instalazio elektrikoetako langilea 1 7.280.822 50 1.456.164

"ETXABAKOIZ" Lantegi-Eskola (Iruña) Altzari modularrak egiteko langilea 1 8.052.201 50 1.610.440

"PUENTE" ikastetxea (Gares) Sukaldeko laguntzailea 1 7.961.131 100 3.184.452

"EL CASTILLO" Lantegi-Eskola (Tutera) Sukaldeko laguntzailea 1 7.961.131 80 2.547.562

"EL CASTILLO" Lantegi-Eskola (Tutera) Altzari modularrak egiteko langilea 1 8.052.201 80 2.576.704

"EL CASTILLO" Lantegi-Eskola (Tutera) Iturgintzako langilea 1 7.235.285 80 2.315.291

GUZTIRA 9 68.713.089 18.124.677

Modalitatea: Lanerako Prestakuntzako Lantegiak

"Fund. LAB. DE CONSTRUCCION" (Iruña) Igeltserotzako langilea 1 10.685.303 100 4.274.121

ORDAINDU BEHARREKOA, PEZETATAN 43.186.622

Iragarkiaren kodea: A0011961