8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

DEIALDIA, "Ibargoitiko parke eolikoa, Leotz, Ezporogi, Ibargoiti, Leatxe eta Oibarko mugapeetan" izeneko proiektuak ukituriko zenbait finka okupatu aitzineko aktak egitekoa.

2000ko abuztuaren 25ean "Ibargoitiko parke eolikoa, Leotz, Ezporogi, Ibargoiti, Leatxe eta Oibarko mugapeetan" instalazio proiektua eta hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratu ziren (2000-8-25eko 103. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Industriako zuzendari nagusiak, 2000ko azaroaren 14ko 961/2000 Ebazpenaren bidez, baimen administratiboa eman zion "Ibargoitiko parke eolikoa, Leotz, Ezporogi, Ibargoiti, Leatxe eta Oibarko mugapeetan" izeneko proiektuko eraikin eta instalazioak egiteko eta onura publikokotzat jo zuen. Adierazpen horrek berarekin dakar ukituriko ondasun eta eskubideak presaz okupatzeko premia, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52 eta 53. artikuluek agintzen dutena betetzeko, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 52, 53 eta 54. artikuluekin bat. Hori dela eta, bidezko da ondasun haien titularrei dei egitea okupatu aintzineko aktak egiteko.

Horrenbertzez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betetzeko, ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei dei egin zaie Buñuelgo Udaletexera joan daitezen, okupatu aitzineko aktak eta, hala behar bada, behin betiko okupazioari dagozkionak egitera.

Interesatu guztiek, baita ukituriko ondasunen gainean edozein eskubideren titular direnek ere, pertsonalki agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo, bertzenaz, behar bezala baimendutako ordezkoa igorri beharko dute, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, perituak edota notarioa, beren kontura, eraman ditzakete.

Aktak egiteko ekitaldia Ibargoitiko Herriko Etxean izanen da, Idotzinen, 2001eko urtarrilaren 26an.

Aktak egiteko ordua interesatu bakoitzari adieraziko zaio zitazio zedula baten bidez.

Argitalpen hau, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena betetzeko ere egiten da, titular ezezagunen edo helbide ezezaguna dutenen kasuetan.

Desjabetzapenari buruzko espedientean Energía Hidroeléctrica de Navarra, S.A. izanen da onuraduna.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hamarrean.-Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

TITULAR EZEZAGUNAK DIRENEN EDO HELBIDE EZEZAGUNEAN DAUDENEN ZERRENDA

Mugapea: Getze-Ibargoiti

Finka 1 zenbakia.

Poligonoa 5.

Lurzatia 202.

Titularrak: Labairu Mina, Aniceto; Labairu Mina, Carlota; Labairu Mina, Dionisio, eta Labairu Mina, María.

Helbidea: Ezezaguna.

Lur mota: Hariztia, pagadia eta pinudia.

Desjabeturiko eremua: 4.573 metro karratu.

Iragarkiaren kodea: A0100356