8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

785/2000 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Centros Tecnólogicos de Navarra, CETENASArako zenbait material erosteko eta paratzeko hornidura esleitzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluari jarraikiz, esleipen hau iragartzen da:

Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea izapidatu duen egoitza: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 110/2000

Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: materiala.

c) Sei lote.

d) Lizitazio iragarkia 2000ko abuztuaren 30eko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Izapidaketa, prozedura eta esleipen mota:

a) Izapidaketa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Mota: lehiaketa.

Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

36.350.000 pezeta (218.467,90 euro), BEZa barne.

Esleipena:

Eguna: 2000ko azaroaren 22a.

1. lotea, Álava Ingenieros, S.A., 5.150.000, biskosimetriarako bainu termostatiko bat, bainu termostatiko eramangarri bat, kalibrazioko bainu termostatiko bat.

2. lotea, Especialidades Industriales Kansert, S.L., 1.427.721 pezeta, durometroak kalibratzeko gogortasuneko xaflen sorta.

3. lotea, Ovredal, TCM, 8.491.293 pezeta, hezetasun sorgailu bat.

4. lotea, Instrumentación y Componentes, S.A., 12.499.000 pezeta, osziloskopioak automatikoki kalibratzeko sistema bat.

5. lotea, Laboaragón (Javier Solanas Julvez), 1.338.074 pezeta, laino gaziko kamera bat.

6. lotea, Sartorius, S.A., 4.009.308 pezeta, E2 eta F1 pisuak kalibratzeko ore konparailu bat eta F2, M1 eta M2 pisuak kalibratzeko ore konparagailu bat.

Iruñean, bi milako abenduaren hogeita bian.-Ekonomi zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0100101