8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

746/2000 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzurako lur orotako hamaika ibilgailu (1. lotea) eta motor bat (2. lotea) erosteko eta paratzeko hornidura esleitzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluari jarraikiz, esleipen hau iragartzen da:

Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea izapidatu duen egoitza: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 118/2000

Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: lur orotako hamaika ibilgailu (1. lotea) eta motor bat (2. lotea).

c) Bi lote.

d) Lizitazio iragarkia 2000ko abuztuaren 30eko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Izapidaketa, prozedura eta esleipen mota:

a) Izapidaketa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Mota: lehiaketa.

Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

38.600.000 pezeta (231.990,67 euro), BEZa barne.

1. lotea, Albicar 4 por 4, S.L., 32.780.000, lur orotako hamaika ibilgailu.

2. lotea, Moto y Jardín Navarra, S.L., 240.000 pezeta, motor bat.

Esleipena:

Eguna: 2000ko azaroaren 10a.

Iruñean, bi milako abenduaren hogeita seian.-Ekonomi zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0100102