8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2001eko urtarrilaren 8koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, 2000. urteko errenta kanpainarako Nafarroako Gobernuko errenta bulegoetarako ekipamendu mikroinformatikoaren lehen lotea prozedura irekiaz eta presako lehiaketa bidez erosteko kontratazio espedientea onesten duena.

Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, 2000. urteko errenta kanpainarako Nafarroako Gobernuko errenta bulegoetarako ekipamendu mikroinformatikoaren lehen lotearen hornidura kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: 2000. urteko errenta kanpainarako Nafarroako Gobernuko errenta bulegoetarako ekipamendu mikroinformatikoaren lehen loteaaren hornidura eginen duen enpresa hautatzea.

-Izapidaketa: presakoa.

-Esleitzeko prozedura: irekia.

-Esleipen mota: lehiaketa publikoa.

-Kontratuaren aurrekontua: 29.250.000 pezeta.

-Egiteko epea: 20 egun natural, edo eskaintzan hitzarturikoa, laburragoa bada.

-Proposamenen aurkezpena: 2001eko urtarrilaren 30eko 14:30 arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko bulegoetan.

-Klausulen pleguak: Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuan (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko behean), bulegoko egun-ordu baliodunetan.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko egun-orduak: 2001eko otsailaren 6ko 10:00etan, Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuaren bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren zortzian.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0100257