8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

413/2000 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Justizia zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko organo judizialek Justizia Zuzendaritza Nagusiari eskatzen dizkioten itzulpen eta interpretazio lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Justizia Zuzendaritza Nagusiak lizitaziorako deia egin du Nafarroako Foru Komunitateko organo judizialek Justizia Zuzendaritza Nagusiari eskatzen dizkioten itzulpen eta interpretazio lanak kontratatzeko, ondoko oinarriei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Nafarroako Foru Komunitateko organo judizialek Justizia Zuzendaritza Nagusiari eskatzen dizkioten itzulpen eta interpretazio lanak.

-Prozedura: irekia.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

-Aurrekontua: 9.500.000 pezeta (57.096'15 euro), BEZa barne.

-Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita seigarren egun naturaleko 14:30 arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.a kalea, 2).

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamaseigarren egun naturaleko 12:30etan, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Bilkura Aretoan (Iratxeko Monasterioa, 22, behea).

-Adminstrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Justizia Zuzendaritza Nagusian (Iratxeko Monasterioa, 22, behea).

Iruñean, bi milako abenduaren hogeita bederatzian.-Justizia idazkari nagusia, José María Abad Alegría.

Iragarkiaren kodea: A0100103