8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

509/2000 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Antonio Peche Fernández jaunari esleituriko eskolako garraioko kontratuak haren seme Antonio Peche Mezkua jaunari lagatzeko baimena ematen duena.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak aurkezturiko txostena ikusirik, non adierazten baitu komeni dela, interes orokorraren izenean, Antonio Peche Fernández jaunari esleituriko eskolako garraioko kontratuen titulartasuna aldatzeko baimena ematea, haren seme Antonio Peche Mezcue jaunari lagatzeko.

Hezkuntzaren arloko eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzen dizkion abuztuaren 31eko 1070/1990 Errege Dekretuaren Eranskineko II. puntuko 5) idatz-zatian eta zerbitzu eta eginkizun haiek Hezkuntza eta Kultura Departamentuari esleitzen dizkion irailaren 13ko 255/1990 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluko c) eta d) idatz-zatiek ematen dizkidaten eskumenen arabera,

AGINDU DUT:

1. Antonio Peche Fernández jaunari esleituriko eskolako garraioko kontratuak haren seme Antonio Peche Mezkua jaunari lagatzeko baimena ematea.

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru Agindu hau igortzea Antonio Peche Fernández jaunari, Antonio Peche Mezcua jaunari, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zerbitzura, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Zerbitzu Osagarrien Bulegora, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0100106