8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2000ko abenduaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari liburuzain izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia eman gabe gelditu dela deklaratzen duena.

2000ko azaroaren 20ko Ebazpenaren bidez, deialdia ebatzi eta lanpostu hutsetako bat Ana María Amelia Ardanaz Ruiz andreari adjudikatu zitzaion.

Iragan abenduaren 5eko idazki baten bidez interesatuak uko egin zionez adjudikatutako lanpostua betetzeari, deialdia eman gabe gelditu gela deklaratu behar da.

Deialdia 1999ko urtarrilaren 13ko 6. bon.ean argitaratu zen.

Iruñean, bi milako abenduaren hamaikan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: a0100089