8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

492/2000 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana. Honen bidez Carmelo Cervantes San Martín Administrazio Orokorreko atalburu jaunaren kargu uztea xedatzen da, erretiroa hartzen duelako.

Abuztuaren 3ko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi milako abenduaren hogeita hamaikako bilkuran harturiko erabakiarekin bat.

AGINDU DUT:

1. Carmelo Cervantes San Martín Administrazio Orokorreko atalburu jaunaren kargu uztea xedatzea, erretiroa hartzen duelako, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau igortzea Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Idazkaritza Teknikora, Langileriaren Atalera, Funtzionarioen Nominen Bulegora eta Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegora, bidezko ondorioak izan ditzan.

3.-Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean. Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0100105