III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
MURILLO EL CUENDE
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.
Eskatzailea: Silva Mendaroren senideak. Jarduera: artegia legeztatzea. Tokia: Traibuenasko Kontzejua, "El Bosque" alderdia, 4. poligonoko 124. lurzatia.
Murillo el Cuenden, bi mila eta bateko ekainaren seian. Alkate udalburua, Juan José Jiménez Caparroso.
Iragarkiaren kodea: A0106459