I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
EBAZPENA, 2001eko ekainaren 18koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari izateko 9 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko 1. oinarriko lehen lerroaldea osatu eta 11. oinarriaren idazketa aldatzen duena. Deialdi hori 2001eko ekainaren 4ko Ebazpenaren bidez onetsi zen.
2001eko ekainaren 4ko Ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari izateko 9 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2001eko ekainaren 18ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 74 zk.koan, argitaratu zen.
Deialdiko 1. oinarriko lehen lerroaldean zerbait falta dela oharturik, haren idazketa osatu eta 11. oinarria aldatzea bidezko da. Izan ere, 35973 zenbakiko lanpostuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikiak, euskaraz jakitea du baldintza.
Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an emandako 201/1999 Foru Aginduaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari izateko 9 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko 1. oinarriko lehen lerroaldea osatu eta 11. oinarriaren idazketa aldatzea. Ebazpen hori 2001eko ekainaren 4ko Ebazpenaren bidez onetsi zen.
1. oinarriko lehen lerroaldea.-Xedea.
"Aditzera ematen da administrari izateko 9 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Lanpostuek Iruñean izanen dute destinoa, kontrakoa adierazten ez bada, eta honako departamentu edo erakunde autonomoetan aritzeko izanen dira:
-6 Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan, plantilla zenbakiak: 71, 639, 792, 6089, 6134 eta 35973. Azken honek euskaraz jakitea du baldintza.
-1 Nafarroako Zerga Ogasunean, plantilla zenbakia: 1266.
-1 Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, plantilla zenbakia: 1538.
-1 Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuan, "El Vergel" Zaharretxean, plantilla zenbakia: 3018."
11.-Lanpostu hutsen hautaketa.
"Lehiatzaileek lanpostu hutsak aukeratu ahalko dituzte lehiaketan lortutako puntuazioaren arabera, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak antolatuko duen ekitaldi batean.
Euskaraz jakitea baldintza duen lanpostu bat lortu nahi dutenek Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzaturiko Gaitasun Agiria eduki beharko dute edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den agiria, edo bestela proba gainditu beharko dute izangaiek behar adina euskara dakitela frogatzeko. Horretarako, eskabidearekin batera, aipatu diren ziurtagiri edo tituluen kopia behar bezala konpultsatua aurkeztu beharko dute edo, bestela, gaitasuna frogatzeko proba egin nahi dutela adierazi.
Behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, eskaera egiten ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xede diren lanpostuak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte."
2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak sor ditzan.
Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hemezortzian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.
Iragarkiaren kodea: A0106716