79. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A R O Z E

Oihan enkantea, ehuneko hamar merkeago

Udalak, behar bezala baimenduta, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, honako oihan aprobetxamendua ehuneko 10 merkeago saltzeko:

2001eko oihan plana.

1. lotea.-Bagolan, 312 ler gorri, 277 metro kubiko egiten dutenak. Hasierako prezioa, merkatua: 1.706.760 pezeta.

2. lotea.-Bagolan, 445 ler gorri, 452 metro kubiko egiten dutenak. Hasierako prezioa, merkatua: 2.887.200 pezeta.

Proposamenak Udaleko idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamaborzgarren egun balioduneko eguerdiko hamabiak arte.

Proposamenak irekiko dira eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo hirugarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan.

Bi epe horietako bat larunbatarekin bukatzen bada, hurrengo astelehenera luzatuko da epea, ordu berdinera arte.

Proposamenek honako dokumentuak izan beharko dituzte:

Enpresaren sailkapen agiria.

Fidantza gisa hasierako prezioaren ehuneko 2 utzi izanaren ordainagiria.

Proposamen ekonomikoa.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko administratiboen pleguak udal idazkaritzan daude ikusgai.

Ezkarozen, bi mila eta bateko ekainaren hamabortzean. Alkate udalburua, Carlos Mancho Layana.

Iragarkiaren kodea: A0106641