III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E T S A I N
Oihan aprobetxamenduaren enkantea
Kontzeju honek enkante publikoa eginen du, ahozko posturen bidez, honako oihan aprobetxamendu hau emateko, Berraburu-Bordetako gaina alderdian, Ollargain mendian baitago:
Lote bakarra.-2.532 larizio pinu, 416 metro kubiko egur egiten dutenak.
Hasierako prezioa: 1.664.000 pezeta.
Enkantea Kontzejuko Idazkaritzan eginen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogei egun baliodunak igaro eta hurrengo egun baliodunean, eguerdiko ordu batean. Lizitatzaileek lizitazio aurrekontuaren % 2 eman beharko dute, aldez aurretik, behin-behineko fidantza gisa.
Baldintzen plegua Kontzejuko idazkaritzan dago interesatuen eskura.
Etsainen (Anue), bi mila eta bateko ekainaren hamaikan. Kontzejuko burua, Juan Martín Santesteban.
Iragarkiaren kodea: a0106560