79. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E I E R R I

Deierriko Kontzejuetarako haur jolasak erosi eta instalatzeko kontratazioa egiteko prozedura irekiaren eta lehiaketaren bidezko presako kontratazioa

Deierriko Udalak, 2001eko ekainaren 12an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen kontratazio hau egitea:

Xedea: Deierriko Kontzeju hauetarako haur jolasak erosi eta instalatzea: Arandigoien, Aritzala, Aritzaleta, Aizkoa, Bearin, Gorozin, Ibiriku, Iruñela, Lakar, Murugarren, Errezu, Zabal, Ugar, Hiriberri, Allotz, Zurukuain eta Lorka.

Adjudikazio modua eta prozedura: prozedura irekia, presako lehiaketa.

Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren ehuneko lau (% 4).

Aurrekontua: 6.400.000 (sei milioi eta laurehun mila) pezeta, BEZa barne.

Proposamenak aurkeztea: iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hamahirugarren egun naturala bitarte, baldintzen pleguan jasotako ereduari jarraikiz.

Kontratazio prozedura honi buruzko agiriak interesatuen eskura daude Deierriko Udalean, Aritzala Kontzejuan, Kale Berria, 22, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu biak arte, astelehenetik ostiralera. Telefonoa: 948-542174.

Deierrin (Aritzala), bi mila eta bateko ekainaren hamahiruan. Alkatea, Pedro Jesús Lizarraga Lezaun.

Iragarkiaren kodea: A0106501