79. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U N D I O

Oihan-enkantea, ehuneko hamar merkeago

Lehenengo deialdia hutsik gelditu denez, Undioko Kontzejuak, behar bezala baimenduta, oihan enkantea eginen du ehuneko 10 merkeago eta plegu itxiaren prozedura erabiliz, larizio pinuen lote hauek saltzeko. Entresaka eginez botako dira.

1. lotea.-Kalaberagain izeneko parajean. 8.995 pinu, 1.695 metro kubiko zur (7.627.500 pezetako balioa) eta 569 metro kubiko enbor txiki (682.800 pezetako balioa) egiten dutenak. Lotearen balioa guztira: 8.310.000 pezeta.

2. lotea.-Kalaberagain izeneko parajean. 6.760 pinu, 1.502 metro kubiko zur (6.759.000 pezetako balioa) eta 307 metro kubiko enbor txiki (368.400 pezetako balioa) egiten dutenak. Lotearen balioa guztira: 7.127.000 pezeta.

Enkantearen balioa guztira: 15.437.400 pezeta. Ehuneko 10 jaitsita honela gelditzen da hasierako prezioa: 13.893.660 (hamahiru milioi zortziehun eta laurogeita hamahiru mila seiehun eta hirurogei) pezeta.

Eskaintza bakarra eginen da bi loteentzat eta adjudikazioa ere bakarrari eginen zaio bi loteena.

Eskaintzen pleguak Undioko Kontzejuan aurkeztuko dira edo Zizur Zendeako Udaletxean (Gazolatz), enkantearen iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren egun naturaleko hamabiak baino lehen. Azken egun hori jaieguna bada, hurrengo egunean bukatuko da epea. Enkantea, berriz, pleguak aurkezteko epea amaitu ondoko zazpi (7) egunetako batean eginen da, arratsaldeko zortzietan. Kontzejuak abisua igorriko die aldez aurretik lizitatzaileei.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak ikusgai daude Kontzejuko Idazkaritzan eta Zizur Zendeako Udaletxean (Gazolatz).

Undion, bi mila eta bateko ekainaren hemezortzian. Kontzejuburua, José Manuel Sanz.

Iragarkiaren kodea: A0106500