79. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Tuterako Udalerako karpa bat erosteko lehiaketa

Gobernu Batzordeak 2001eko ekainaren 15ean hartu erabakiaren bitartez, Tuterako Udalerako karpa bat erosteko lehiaketa publikoaren espedientea onetsi zen, halaberean onetsitako baldintzen pleguari jarraikiz. Azken hau, interesatuen eskura dago Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren Alorrean (Turismoa), Herriko Etxeko 1. solairuan.

Adjudikazio prozedura lehiaketa publikoa izanen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta prentsan iragarkia paratuta.

Lizitazioaren gehieneko prezioa 20.000.000 pezetakoa da.

400.000 pezetako (2.404,05 euro) behin-behineko fidantza utzi beharko da Tuterako Udalaren diruzaintzan.

Proposamenak Tuterako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, jendearendako harrera orduetan, goizeko bederatzietatik ordu bat eta erdiak arte, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 26 egun naturaletan.

Tuteran, bi mila eta bateko ekainaren hemezortzian. Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren Alorreko zinegotzi delegatua, Ignacio Perez Garde.

Iragarkiaren kodea: A0106498