79. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R I B E R R I

Udal eraikin eta lokalak garbitzeko zerbitzua kontratatzea

Udal eraikin eta lokalak garbitzeko zerbitzuaren adjudikazioa eman gabe gelditu zenez, berriz ere ateratzen da aipatu adjudikazioa.

Kontratuaren xedea: udal eraikin eta lokalak garbitzeko zerbitzua adjudikatzea.

Adjudikazio era: lehiaketa, prozedura irekiaren bidez.

Hasierako prezioa: 10.000.000 pezeta (BEZa barne).

Parte hartzeko eskaerak aurkeztea: eskaerak 26 egun naturaletan jasoko dira, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita. Udaletxeko bulego orokorretan aurkeztuko dira.

Bestelako xehetasunak: lehiaketaren klausula ekonomiko-administratiboen pleguan ageri direnak, Udaletxeko bulego orokorretan baitago.

Erriberrin, bi mila eta bateko ekainaren hamabian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0106455