79. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R I N

Herri larreak enkantean

Leringo Udalak 2001eko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, ahozko posturen bidezko enkante publikoa egiteko erabaki hartu zuen, ondotik aipatzen diren bazkaleku multzoetako herri larreak errentan emateko:

Zañeta, Valdechate eta Cuesta Sardosa, urtebetez, 2001eko azaroaren 1etik aitzina. Tasazioaren prezioa: 992.714 pezeta.

Enkantea Leringo Udalaren bilkura aretoan eginen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hamabosgarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Enkantean parte hartzeko behin-behineko fidantza: tasazio prezioaren % 2. Gora jotzeko posturak: 1.000 pezeta bakoitza.

Baldintzen plegua udal idazkaritzan egonen da ikusgai, iragarki honek iraun bitartean eta bulego orduetan.

Lerinen, bi mila eta bateko ekainaren hamabian. Alkatea, Jacinto Gil Celaya.

Iragarkiaren kodea: A0106453