79. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R I E T A

Obra kontratazioa

Murietako Udalak, 2001eko ekainaren 14an egin osoko bilkuran, lehiaketa publikoa egitea erabaki zuen, ondoko obra egiteko:

Kontratuaren xedea: Murietako kirol instalazioak (kiroldegia eta estali gabeko igerilekua).

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa bidez.

Kontrataren aurrekontua: 191.830.557 pezeta, BEZa barne.

Kontratistaren sailkapena: C taldea, 2 edo 3 azpitaldea, e) kategoria.

Egiteko epea, gehienez: 10 hilabete.

Behin-behineko bermea: 3.836.611 pezeta.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza administratibo partikularretan agertzen dena.

Eskaintzak aurkeztea: udal bulegoetan, goizeko bederatzietatik arratsaldeko biak arte, hogeita hamar egun naturaletan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Proposamen ekonomikoak noiz ireki: eskaintzak aurkezteko epe bukatu eta hurrengo egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean.

Proiektua eta baldintza administatibo partikularren plegua interesatuen eskura egonen dira udal bulegoetan eta Sericolor kopia-dendan, Urederra ibaiaren plaza, 7-behea, Lizarra (telefono/fax zenbakia: 948-553457).

Murietan, bi mila eta bateko ekainaren hamalauan. Alkatea, Jesús María Martínez de Morentin Berruete.

Iragarkiaren kodea: A0106398