79. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iruñeko Agentzia Energetikoaren jarraipena eta haren erregelamendu organikoko aldaketaren hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2001eko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik txostenak eta espedientean dauden gainerako agiriak, Iruñeko Agentzia Energetikoari jarraipena ematearen aldekoak Iruñeko Udalaren organo arrunt gisa, erabaki da:

1.-Iruñeko Agentzia Energetikoaren erregelamendu organikoko aldaketa eta haren testu bategina hasiera batean onestea. Biak espedientean daude.

2.-Iruñeko Agentzia Energetikoari jarraipena ematea, administraziorako organo berezi gisa, berezko nortasun juridikorik gabe, aitzineko lerrokadan onetsitako aldaketak indarra hartzen duen arte. Handik goiti, Iruñeko Udalaren barrenean txertaturiko zerbitzua izanen da, Ingurugiro eta Osasun alorrari atxikia.

Eman bekio espedienteari erregelamenduzko tramitea".

Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, Agentzia Energetikoaren erregelamendu organikoko aldaketa eta haren testu bategina jendaurrean edukiko dira 30 egun baliodunetan, Herriko Etxeko iragarki oholean eta Ingurugiro eta Osasun alorrean (Agentzia Energetikoa, Kale Nagusia, 20), alegazio egokiak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legeari jarraikiz.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hamarrean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0105157