79. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TIEBAS-MURU ARTEDERRETA

Ordenantzak

Udal honek Kultura, kirola, irakaskuntza, gazteria, osasuna, aisia eta gizarte zerbitzuak xedetzat dituzten laguntzak arautzen dituen ordenantza onestea erabaki zuen, hasiera batean eta boz batez, 2001eko maiatzaren 3an egin bilkuran.

Argitara ematen da 30 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Tiebas-Muru Artederretan, bi mila eta bateko maiatzaren hamaikan. Alkatea, María José Laguna.

Iragarkiaren kodea: A0105082