79. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

LOS ARCOS

Bake epaile titular nahiz ordezkoaren hautapena

Los Arcosko Udalak, 2001eko maiatzaren 3an egin bilkura arruntean, Los Arcosko udalerriko Bake Epaitegiko bake epaile titular nahiz ordezkoaren hautapenari ekitea erabaki zuen; horretarako, hamabortz eguneko epea ezarri da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zenetik hasita, interesatuek udal bulegoetan beren eskabideak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluari jarraikiz.

Los Arcosen, bi mila eta bateko maiatzaren hamarrean. Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: