79. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Añezkarko urbanizazioaren proiektuaren hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak 2001eko maiatzaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zen, legeak ezartzen duen quoruma zuela:

Añezkarko urbanizazioaren proiektuaren hasierako onespena

1. Añezkarko hiriguneko urbanizazioaren proiektua hasiera batean onetsi da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. 15 egunetan jendaurrean egonen da, azter dadin eta alegazio egokiak aurkez daitezen, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan zabalkunderik handiena duten egunkarietariko batean argitaratuz.

Berriobeitin, bi mila eta bateko maiatzaren hamalauan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0105078