79. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R I A I N

Ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduen jakinarazpena

Ibilgailu abandonatuez Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluak agintzen dituen errekerimendua eta jakinarazpenak egin ahal izan ez direnez, eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, jakinarazpen horiek ematen dira argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean:

Jabea: Productos Alimenticios Penta Sociedad, Lapoyaren pasabidea, z.g. (Iruña). Matrikula: NA-9104-U.

Frogatu denez, ibilgailu honek Sierra del Perdón karrikan dirau, berez mugitzea eragozten dioten ageriko kalteak dituela, noiztik eta, gutienez ere, 2001eko martxoaren 27tik hona, herri honetako udaltzainak egindako aktaren ariora.

Ibilgailu hori delako egoeran atzeman zenetik hilabete baino gehiago iragan denez, Bide Segurtasunari eta Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari buruzko Legeaz martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Testu Artikulatuaren 71.1.a artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honen bidez errekerimendu egiten zaio, 15 egunetan ibilgailua ken dezan dagoen lekutik, eta ohartarazten zaio ezen, hala egiten ez badu, hiri hondakin solidotzat hartuko dela eta aplikatuko zaiola Hondakinei buruz indarra duen 10/1998 Legea. Hala gertatuz gero, bortz milioi pezeta bitarteko isuna ezartzen ahalko zaio zehapen, arau-hauste larriaren erantzulea delakoan (10/1998 Legearen 34.3.b eta 35.1.b artikuluak).

Orobat jakinarazten zaio ezen, aipatu ibilgailua kentzeko interesik ez badu, hondakinen kudeatzaile baimendu bati lagata edo Udal honen eskutan utzita baizik ez dela erantzukizun administratibotik libre geldituko. Azken modu horretan eginez gero, Udal honen egoitzara etorri beharko du, epe horren barrenean, behar diren tramiteak gauzatzeko (10/1998 Legearen 32.2 artikulua).

Beriainen, bi mila eta bateko maiatzaren hamaikan. Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0105076