III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
AGUILAR KODESKOA
2001eko ekitaldiko plantilla organikoaren hasierako onespena
Aguilar Kodeskoko Udalak 2001eko apirilaren 25ean egin osoko bilkura berezian, 2001eko ekitaldiari dagokion plantilla organikoa onetsi zen hasiera batean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluak eta, harat igortzen baitu, 276.1 artikuluak ematen dituzten aginduak betez, espedientea jendaurrean edukiko da 15 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar eta interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.
Aipatu Foru Legearen 276.2 artikuluaren bukaerari jarraikiz, jendaurrean egon bitartean erreklamaziorik batere aurkezten ez bada, 2001eko ekitaldiari dagokion plantilla organikoa behin betikoz onetsitzat joko da, haren argitalpen ofiziala ukatu gabe.
Aditzera ematen da orok jakin dezan.
Aguilar Kodeskoan, bi mila eta bateko apirilaren hogeita seian. Alkate udalburua, Carlos Pérez Díaz de Cerio.
Iragarkiaren kodea: A0105075