III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
AGUILAR KODESKOA
2000ko kontuen espedientea
Aguilar Kodeskoko Udalak 2000ko ekitaldiari dagozkion kontuen espedienteari adostasun txostena eman zion, 2001eko apirilaren 25ean egin osoko bilkura berezian, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 5eko 2/1995 Foru Legearen 242. artikuluan oinarriturik.
Aipatu artikuluaren hirugarren idatz-zatiari jarraikiz, delako espedientea jendaurrean egonen da, 15 egun baliodunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazio edo alegazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da orok jakin dezan.
Aguilar Kodeskoan, bi mila eta bateko maiatzaren zazpian. Alkate udalburua, Carlos Pérez Díaz de Cerio.
Iragarkiaren kodea: A0105074