III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
AGUILAR KODESKOA
2001eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespena
Aguilar Kodeskoko Udalak 2001eko apirilaren 25ean egin osoko bilkura berezian, Aguilar Kodeskoko Udalaren 2001eko aurrekontu orokor eta bakarra eta haren betearazpen oinarriak onetsi ziren hasiera batean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluak eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean horrekin bat heldu direnek ematen dituzten aginduak betez, espedientea jendaurrean edukiko da 15 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar eta interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.
Aipatu Foru Legearen 276.2 artikuluaren bukaerari jarraikiz, jendaurrean egon bitartean erreklamaziorik batere aurkezten ez bada, aurrekontua eta haren betearazpen oinarriak behin betikoz onetsitzat joko dira, haien argitalpen ofiziala ukatu gabe.
Aditzera ematen da orok jakin dezan.
Aguilar Kodeskoan, bi mila eta bateko apirilaren hogeita seian. Alkate udalburua, Carlos Pérez Díaz de Cerio.
Iragarkiaren kodea: A0105073