79. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea, alegia, José Manuel Bideguía Marticorena jaunari ehiza arloan indarra duen arautegia hausteagatik irekitako 283/00 zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzeari ekin zaio.

53 FORU AGINDUA, 2001eko urtarrilaren 19koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, José Manuel Bideguía Marticorena jaunari zehapen espedientea irekitzen diona.

Basa Fauna eta haren habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zelakoan, Foruzaingoak 2000ko urriaren 18an salaketa jarri zuen.

Basa Fauna Babestu eta Kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. José Manuel Bideguía Marticorena jaunari zehapen espedientea irekitzea, basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea ustez hautsi duelako.

2. Catalina Nieves Nuin andrea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumen Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hemeretzian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGU PLEGUA

283/2000 espedientea

1.-Salatua: José Manuel Bideguía Marticorena.

Helbidea: Zangozako merindadea k., 1, 2.D Burlata

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 2000ko urriaren 18a, 17:30ean, 10.065 ehiza barrutian, Liberrin.

3.-Salatutako egintza: usategian ehizan aritzea mugagailurik gabeko eskopetarekin, bost kartutxo izaten ahal dituela.

4.-Hautsitako arauak: ustezko arau-haustea Nafarroako Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean sailkaturik dago. Hona hemen:

Arau-hauste larria, 117.16 artikulua, arma erdiautomatiko edo automatikoak baimenik gabe eduki edo erabiltzea, kargadoreak bi kartutxo baino gehiago izaten ahal dituela.

5.-Zehapen proposamena: 50.001 pezetako zehapena ezartzea proposatu da, eta ehizarako lizentzia galtzea edo, hala denean, lortzeko desgaitzea, urte baterako, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122 b) artikuluari jarraikiz.

6.-Kalte-ordainak: ez dira bidezko.

7.-Zehapen osagarriak: ez dira bidezko.

8.-Animaliak eta tresneria: hartutako tresneria Iruñeko Guardia Zibilaren Armen Bahikuntzan dago, eta berreskuratu egin ahalko da isuna eta erreskateko 3.000 pezeta ordaindu eta gero, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 103.3.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hemeretzian.-Instruktorea, Catalina Nieves Nuin.

Iragarkiaren kodea: a0105457