79. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren maiatzaren 4ko 93/2001 Foru Aginduaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, honako honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena.

"93/2001 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Juan Manuel Sánchez Moro ("Manolo Sánchez" izen artistikoa) jauna 150.000 pezetako isunarekin (901'51 euro), zehatzen duena, Nafarroako ikuskizun publikoen arautegia hausteagatik.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 6an emandako 222/2000 Foru Aginduaren bidez Juan Manuel Sánchez Moro jaunaren kontra 116/2000 zenbakiko zehapen prozedurari hasiera eman zitzaion, ustez zezen ikuskizunen arautegia hausteagatik, ez zelako agertu Cintruénigon (Nafarroa) 2000ko irailaren 8an egindako zezenketara. Ospakizun horretarako kontratatua zegoen eta behar bezala iragarria, eta egiaztatu da egun horretan Palentziako Saldañan aritu zela.

Karguen pleguaren jakinarazpen pertsonala, saiatuta ere, ezin izan zenez egin, Valladolideko Udaleko iragarki oholean eta 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2000ko azaroaren 29koan, paratu zen. Horretarako epean alegaziorik aurkeztu ez zuenez, espedientearen instruktoreak ebazpen proposamena eman zuen 2001eko otsailaren 13an eta bertan adierazi frogatutzat jotako gertaera ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 9.2.a) artikuluan ezarritakoaren aurkako arau-haustea dela, eta larritzat jotzen dela aipatu Foru Legearen 23.11 artikuluaren arabera, Nafarroako zezen ikuskizunen Erregelamendua onesten duen ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuko 95.3.m) artikuluari dagokionean. Aipatu egintzak proposatzen zuen 150.000 pezetako (901'51 euro) isunaren zehapena ezartzea.

Ebazpen proposamen hau Valladolideko Udaleko iragarki oholean jendaurrean paratuz eta 38. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (2001-03-26) argitaratuz jakinarazi zen eta espedientatuak ez zuen inolako alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 27. artikuluak, abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren bidez onetsitako zehapen ahalmenaren erabilpena arautzeko Erregelamenduaren 18 eta 19. artikuluei dagokienean, ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Juan Manuel Sánchez Moro jaunari (N.A.N. 9.320.770, "Manolo Sánchez" izen artistikoa) 150.000 pezetako (901'51 euro) isuna ezartzea, Nafarroako ikuskizun publikoen arautegia hausteagatik.

2. Isunaren dirua edozein banku edo aurrezki kutxatan ordain dezake, eta, horretarako, Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan emanen zaio ordain-gutuna (Karlos III.aren etorbideko 2an, 31002 Iruña).

3. Foru Agindu honen berri ematea Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Juan Manuel Sánchez Moro jaunari, eta ohartaraztea Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren lauan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Indurain."

Iragarkiaren kodea: a0105463