I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
102/2001 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, unibertsitateko garraiorako laguntzen 2001-2002 ikasturterako deialdia eta zerbitzu horren Hitzarmena onesten dituena.
Unibertsitateko Irakaskuntza Zerbitzuak unibertsitateko garraiorako laguntzen 2001-2002 ikasturteko deialdiari buruzko txostena aurkeztu du. Batetik, antolamenduko alderdiak eta Nafarroako unibertsitarioei ekar diezazkiekeen onura ekonomikoak aztertu ditu, eta, bestetik, kasuan kasuko autobus zerbitzuen administrazio kontzesioen jabe diren enpresekin sinatu beharreko garraio hitzarmenak arautuko dituzten baldintza pleguak.
Kontuan harturik Nafarroako Foru Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorrari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean aurreikusitakoa.
Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren ekainaren 29ko 255/2000 Foru Aginduak ematen dizkidan ahalmenak eta eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. "Unibertsitateko garraiorako laguntzen 2001-2002 ikasturteko deialdia", Ebazpen honen eranskinean ageri dena, onestea.
2. Unibertsitateko garraio horretarako baimen administratiboa duten enpresekin sinatu beharreko hitzarmenei buruzko baldintza plegua, hori ere eransten baita, onestea.
3. Deialdi honen finantzazioa indarra duen Hezkuntza eta Kultura Departamentuko gastuen aurrekontuko "Nafarroako goi mailako irakaskuntzako ikastetxeetako eskola garraioa" izeneko 43100-4800-422403 kontusailaren kargura eginen da, bai eta 2002ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan helburu horretarako gaitzen den lerroaren kargura ere.
4. Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari agintzea unibertsitateko garraioaren kudeaketak dakartzan faktura eta gastuak ordain ditzan, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak adostasun txostena eman ondoren. 2001eko abenduaren 31 bitarteko gastuak "Nafarroako goi mailako irakaskuntzako ikastetxeetako eskola garraioa" izeneko 43100-4800-422403 kontusailaren kargura izanen dira, eta 2002ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitartekoak 2002ko Aurrekontuetan horretarako gaitzen den lerroaren kargura.
5. Deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
6. Ebazpen honen berri ematea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, garraio enpresa interesatuei, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarakoo Zuzendaritza Nagusiari, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari, Goi mailako Ikasketen Atalari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Goi mailako Ikasketen Bulegoari, Administrazio Orokorraren Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita bostean.- Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarakoo zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde."
Iragarkiaren kodea: a0105750