79. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2001eko maiatzaren 21ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Lekunberriko Udalak, Lesakako Udalak, Idoia Saralegui San Sebastián andreak eta Milagros Rubio Salvatierra andreak jarritako 442/01 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzen duena.

2001eko maiatzaren 17an erregistroan sartutako ofizioaren bidez, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 442/01 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igortzeko agindua eman zuen, hogei eguneko epe luzaezinaren barruan.

Aipatu administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Lekunberriko Udalak, Lesakako Udalak, Idoia Saralegui San Sebastián andreak eta Milagros Rubio Salvatierra andreak jarri zuten Nafarroako Gobernuak 2001eko otsailaren 5ean harturiko Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuak betetzeko deialdietan erabiliko diren merezimendu baremoetan hizkuntzak jakiteak izanen duen tratamendua arautu zen.

Halaber, Administrazioarekiko Auzien Sailak eskatu dio Administrazio honi aipatu espedientean interesatu gisa ageri diren guztiei dei egin diezaiela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urriaren 13ko 201/1999 Foru Aginduaren bitartez eskuordetuak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lekunberriko Udalak, Lesakako Udalak, Idoia Saralegui San Sebastián andreak eta Milagros Rubio Salvatierra andreak jarritako 442/01 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuek jakin dezaten, eta interesa duten guztiei dei egitea, autoetan agertu ahal izateko, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen honen berri ematea, onetsi eta ondoko bost eguneko epean, Lekunberriko Udalari, Lesakako Udalari, Idoia Saralegui San Sebastián andreari, Milagros Rubio Salvatierra andreari, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita batean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0105771