I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
EBAZPENA, 2001eko maiatzaren 21ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Asociación Sindical Independiente de Trabajadores-ASITek eta Manuel Rodríguez Arbeloa jaunak jarritako 432/01 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administra- zioarekiko Auzien Sailera igortzen duena.
2001eko maiatzaren 16an erregistroan sartutako ofizioaren bidez, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 432/01 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igortzeko agindua eman zuen, hogei eguneko epe luzaezinaren barruan.
Aipatu administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Asociación Sindical Independiente de Trabajadores-ASITek eta Manuel Rodríguez Arbeloa jaunak jarri zuten Nafarroako Gobernuak 2001eko otsailaren 5an hartutako Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioei aitortzen zaizkie, aintzinatasunerako eta eskubide pasiboetarako, Indar Armatuetako Eskala Osagarriko ofizial eta ofizialorde lanetan egiazki emaniko zerbitzuak.
Halaber, Administrazioarekiko Auzien Sailak eskatu dio Administrazio honi aipatu espedientean interesatu gisa ageri diren guztiei dei egin diezaiela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarri bezala.
Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urriaren 13ko 201/1999 Foru Aginduaren bitartez eskuordetuak ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Asociación Sindical Independiente de Trabajadores-ASITek eta Manuel Rodríguez Arbeloa jaunak jarritako 432/01 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzea.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuek jakin dezaten, eta interesa duten guztiei dei egitea, autoetan agertu ahal izateko, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen honen berri ematea, onetsi eta ondoko bost eguneko epean, Asociación Sindical Independiente de Trabajadores-ASITi, Manuel Rodríguez Arbeloa jaunari, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita batean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.
Iragarkiaren kodea: A0105770