79. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

774/2001 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikorako ekipamendu mikroinformatikoa erosteko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona.

1.-Esleipena egiten duen entitatea.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ekonomi Kudeaketako Atala.

c) Espediente zenbakia: C15/2001

2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: ekipamendu mikroinformatikoa erostea.

3.-Izapidetza, esleitzeko prozedura eta forma.

Lehiaketa publiko irekia.

4.-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

50.363.000 pezeta (302.687,73 euro)

5.-Argibideak eta agiriak jasotzeko tokia.

a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera lekua.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)

d) Telefonoa: (948) 16 90 16

e) Telefaxa: (948) 16 96 61

6.-Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkezteko egunak, agiriak eta tokia.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko abuztuaren 9a, 14:30era arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak.

c) Aurkezteko tokia: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorra.

Administrazio eta Kudeaketa Eraikina.

Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)

7.-Hizkuntza: gaztelania.

8.-Eskaintzak irekitzeko tokia, eguna eta ordua.

a) Entitatea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzar gela.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)

c) Baldintza orriko irizpideen arabera eskaintzak ebaluatu ondoren, Mahaiak Errektoretzako iragarki-oholean iragarriko ditu ekonomi proposamenak irekitzeko eguna, ordua eta tokia, ireki baino 48 ordu lehenago, gutxienez ere.

9.-Iragarkien gastuak.

Iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura ordainduko dira.

10.-"Europako Elkarteen Aldizkari Ofizialera" iragarkia bidalitako eguna: 2001eko ekainaren 18a .

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hamalauan.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A0106671