I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
797/2001 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Nafarroako Ospitalerako oheak, gau-mahaiak, aulkiak, ohatilak eta azterketarako besaulki bat erosteko gastua baimendu (3/2001 lehiaketa) eta kontratazio espedienteari hasiera ematen dio.
Nafarroako Ospitaleak lizitaziorako dei egin du, Nafarroako Ospitalerako oheak, gau-mahaiak, aulkiak, ohatilak eta azterketarako besaulki bat erosteko (3/2001 lehiaketa).
-Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitalerako oheak, gau- mahaiak, aulkiak, ohatilak eta azterketarako besaulki bat erostea (3/2001 lehiaketa).
-Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia, tramitazio arrunta.
-Lizitazio prezioa: 61.126.500 (hirurogeita bat milioi ehun eta hogeita sei mila bostehun) pezeta, 367.377,66 euro, BEZa barne.
1. lotea: 85 ohe eta 50 potentzia edo agongailu. Aurrekontua gehienez (BEZa barne): 51.552.500 pezeta.
2. lotea: ospitalerako 67 gau-mahai. Aurrekontua gehienez (BEZa barne): 4.221.000 pezeta.
3. lotea: 67 aulki. Aurrekontua gehienez (BEZa barne): 603.000 pezeta.
4. lotea: larrialdietarako 5 ohatila. Aurrekontua gehienez (BEZa barne): 3.050.000 pezeta.
5. lotea: politraumatizatuentzako ohatila bat. Aurrekontua gehienez (BEZa barne): 1.200.000 pezeta.
6. lotea: azterketarako besaulki bat. Aurrekontua gehienez (BEZa barne): 500.000 pezeta.
-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak.
-Proposamenak aurkeztea: 2001eko abuztuaren 6a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, behea).
-Europako Elkarteen Aldizkari Ofizialera 2001eko ekainaren 15ean igorri zen.
-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna: irailaren 14an Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan, 12.etan.
Administrazio klausula partikularren plegua eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39), eta Nafarroako Ospitaleko 948-422105 telefonoan.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hamaikan.-Osasun- bidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A0106380