I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1452/2001 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako erreketan fauna iktiologikoaren zirkulazio librea eragozten duten presen eta oztopoen inbentarioa kontratatzeko espedientea onesten duena.
Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak lizitaziorako deia egin du Nafarroako erreketan fauna iktiologikoaren zirkulazio librea eragozten duten presen eta oztopoen inbentarioa kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:
-Kontratuaren xedea: Nafarroako erreketan fauna iktiologikoaren zirkulazio librea eragozten duten presen eta oztopoen inbentarioa kontratatzea.
-Esleitzeko era: lehiaketa bidez eginen da esleipena.
-Lizitazio prezioa: gehienez ere 8.600.000 pezetakoa izanen da (51.867,04 euro), BEZa barne.
-Egiteko epea: 2001eko abenduaren 20a arte.
-Proposamenen aurkezpena: proposamenak Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira, Alondegi kalea, 1- 2.a, Iruña, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita zortzigarren egun naturaleko 14:30 baino lehen.
-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.
-Proposamenak jendaurrean irekitzea:
3. kartazala, proposamen ekonomikoa biltzen duena, irekitzea: aurreko atalean ezarritako epea amaitu ondoko hamazazpigarren egun naturalean.
Administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguak Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumen Departamentuan daude (Idazkaritza Teknikoa), Alondegi kalea, 1-2. solairua, Iruña, eta Internet-eko ondoko helbide honetan: http://www.cfnavarra.es/medioambiente
Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeian.-Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.
PROPOSAMEN EREDUA
Hau sinatzen duena, ........... J/A, adinez nagusia, .... NAN, .......(e)ko ........ kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ........ ordezkatuz, ....... IFZ, ........(e)ko ........... kalea), ........ lanak lehiaketa bidez esleitzeko prentsan argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten klausula tekniko eta administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei segituz eta .......... (zenbakiz) ............ pezetaren truke.
(Data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A0106664