78. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

143/2001 FORU DEKRETUA, ekainaren 4koa, Murchanteko Udaleko 247 metro karratuko herrilurraren desafektazioa onesten duena, ondoren haren erabilpena lagatzeko.

Murchanteko Udalak Nafarroako Gobernuari 247 metro karratuko herrilurra desafektatzea onets dezala eskatu dio. Lur hori 2. poligonoko 510. lurzatian dago.

Proposatutako desafektazioaren xedea da lur horren erabilpena Ignacio Ochoa Ochoa jaunari lagatzea, 30 urteko eperako, berritzen ahal dena, urteko kanon bat kobratuz, lur mugakidearekin batera granja bat ustiatzeko erabil dezan.

Murchanteko Udalak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko ekainaren lauko bilkuran harturiko erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Murchanteko Udaleko 247 metro karratuko herrilurraren desafektazioa onesten da. Lur hori 2. poligonoko 510. lurzatian dago.

2. artikulua. Murchanteko Udalari baimena ematen zaio desafektatutako lurraren erabilpena Ignacio Ochoa Ochoa jaunari lagatzeko, 30 urteko eperako, berritzen ahal dena, urteko kanon bat kobratuz, lur mugakidearekin batera granja bat ustiatzeko erabil dezan.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Murchanteko Udalak gai honetaz onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinetan adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.

4. artikulua. Murchanteko Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren lauan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: a0106279