78. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Ordenantza behin betiko onetsirik

Noain-Elortzibarko Udalaren Osoko bilkurak, 2001eko ekainaren 5ean egindako bileran Etxabeak aisiarako bilera gune gisa erabiltzea arautzen duen ordenantza behin betiko izaerarekin onartu zuen. Hauxe da testua bere osotasunean:

Alkatetzaren dekretu planteamendua

Udal Ordenantzek, "Jarduera Sailkatuak" Atalean, "263-4 -Etxebizitzen behe solairuak" eta "266- Aisiarako eta dibertsiorako establezimenduak" artikuluetan, Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko 32/1990 Foru Dekretuan, 90-2-15ekoan, araututa dauden jarduera sailkatuen arloaren barnean goian aipatutakoen tratamendua aztertzen dute.

Errealitatea erakusten ari zaigunez, etxabeak, zarata eta behe solairuetako bizilagunei eragozpena sortzen dien musika entzuteko eta beste jarduerak garatzeko gune gisa duten erabilpena "arautzeko" hutsunea dago,

Dekretu honetatik etxabeak (piperoak) aisiarako bilera gune gisa erabiltzea arautu nahi dut:

1. Erabilpen hori emateko, irekitze baimena eduki beharko dute.

2. Irekitze baimena lortu ahal izateko, ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute Udaletxean:

1.-Eskaria alkate udalburuari, arduradunaren identifikazioarekin, sinadura.

2.-Bertan garatuko den jarduerari buruzko txostena.

3.-Kokapen-planoa (Udaletxean lor daiteke horren kopia).

4.-Lokalaren oinaren planoa, honako hauek barne dituela:

-Komunak.

-Suteen aurkako babesa - hustuketa bideak

-Finkatutako hari musikala

3. Udal teknikariak dagokion ikuskapena eginen du eta irekitze baimena emateko beharrezkoa den txostena idatziko du.

4.

-Tasak

-Zehapenak

Jarduera sailkatuen kontrolari buruzko Erregelamenduan onartutakoak ezarriko dira.

AZKEN XEDAPENA

1.-Ordenantza honi aurre egiten dioten erregelamendu, ordenantza eta gainerako xedapenak indarrik gabe geratzen dira.

2.-Ordenantza honetako kapituluak Noain-Elortzibarko Udal barrutian ezarriko da, Estatuko Administrazioan eta Foru Erkidegokoan indarrean dauden beste xedapen eta arautegiei kontra egiten ez dietenak badira.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko ekainaren seian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0106198