78. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

126/2001 FORU AGINDUA, ekainaren 11koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Ana Paula Huarte Esparza andrea Barne Eraentza Zerbitzuko Administrazio Agiritegiaren Bulegoko burutzatik kentzea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Ana Paula Huarte Esparza andrea Barne Eraentza Zerbitzuko Administrazio Agiritegiaren Bulegoko burutzatik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru Agindu honen berri ematea interesatuari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hamaikan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0106547