78. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Lizitazio iragarkia

-Xedea: Mairagako Mankomunitatearen obra hauen exekuzioa: "San Martin Unx-eko Hornidura eta Saneamendu sareak berritzea (2. fasea)", "San Martin Unx-eko igorlea berritzea", eta "San Martin Unx-eko Camorra plaza urbanizatzea".

-Hasierako prezioa: 125.626.816 pezeta, BEZa barne.

-Adjudikazio bidea: prozedura irekia, lehiaketa, presakoa.

-Enpresa sailkapena: eskatzen den enpresa sailkapena, gutxienez, izanen da honako honen baliokidea: E taldea, 1. azpitaldea, D kategoria, eta G taldea, 3. azpitaldea, C kategoria.

-Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Mairagako Mankomunitatearen bulegoetako Erregistroan (San Salvador, 11-behea, Tafalla), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 13 egun naturaletan, arratsaldeko ordu biak arte.

-Beste xehetasun batzuk: baldintza tekniko eta administratiboen pleguan eta proiektuan, zeinak lizitatzaileen eskura baitaude Copia dendan (Pio XII.aren etorbidea, 13, Iruña).

Tafallan, bi mila eta bateko ekainaren hogeian. Mankomunitateko burua, Javier Santalla Prieto.

Iragarkiaren kodea: A0106640