78. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R R A L D A

Tabernaren esleipena ehuneko hamar merkeago

Garraldako Udalak erabaki zuen enkante publikoa egitea Udalaren taberna esleitzeko.

-Esleipenaren xedea: taberna, haren lokalak eta etxebizitza.

-Esleitzeko bidea: enkantea.

-Esleipen epea: 8 urte.

-Hasierako prezioa: 698.400 pezeta urteko, gehi BEZa (ehuneko hamarra kenduta).

-Eskaintzak aurkezteko epea: udal idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun naturaleko arratsaldeko ordu biak arte. Azken eguna larunbata edo igandea bada, hurrengo astelehenera luzatuko da epea, ordu berera arte.

-Baldintzak: interesatuen eskura daude udal idazkaritzan.

Garraldan, bi mila eta bateko ekainaren hogeian. Alkatea, Daniel Irigoien Pedroarena

Iragarkiaren kodea: A0106639