78. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

Birzatiketa proiektuaren hasierako onespena

Alkatetzaren ekainaren 4ko 33/2001 zk.ko Dekretuaren bidez, hasiera batean onetsi zen 10. sektoreko 4. banaketa eremua borondatez birzatitzeko proiektua, Francisco Xabier Garraus arkitektoak prestatua eta Antonio Apezteguía Lanaspa jaunak sustatua Explotaciones Forestales Aparán, S.L. ordezkatuz. Xedapen zatiak honela dio hitzez hitz:

Lehenbizikoa: hasiera batean onestea 10. sektoreko 4. banaketa eremua borondatez birzatitzeko proiektua eta haren eranskina, Francisco Xabier Garraus Esparza arkitektoak prestatua eta 2001eko apirilaren 11n eta maiatzaren 25ean ikus- onetsia. Birzatitzeko proposamena eskritura publikoan jaso beharko da, gero Jabetza Erregistroan inskribatzeko, Hirigintza Kudeatzeko Erregelamenduaren 115. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bigarrena: iragarki hau jendaurrean edukitzea hamabortz egunetan, iragarkiak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, zein Udalaren iragarki oholean, zein Diario de Navarra egunkarian argitaratuz.

Hirugarrena: hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, iragarkia jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkezten ez bada.

Laugarrena: entzunaldia ematea Antonio Apezteguía Lanaspa jaunari, bera baita jabeen ordezkaria. Idazkariak izapidatuko du espedientea.

Borzgarrena: borondatez birzatitzeko eskritura hau sinatzen duenak gauzatu eta sinatuko du, erran nahi baita, Miguel Sa Miguel Azpiroz jaunak, D.N.I. 72.658.650-V zenbakikoa duenak, Doneztebeko Udalaren izenean eta hura ordezkatuz.

Aditzera ematen da, Hirigintza Kudeatzeko Erregelamenduaren 108. artikuluan eta uztailaren 4ko 10/1994 Legearen 169.ean agindutakoa betez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta hamabortz egunetan udal idazkaritzan aztertu eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Hasiera batean onesteko erabakia, tramiteko egintza bat denez, ez da bide administratiboan errekurritzen ahal.

Behin betikoz onesteko erabakiaren kontra ondotik aipatzen diren errekurtsoetariko batzuk paratzen ahal dira.

Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabaki horren kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal duzula, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bakoitzak dituen eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 801 eta 101. artikuluetan ezarritakoaren arabera, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Bertzenaz, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, egintza agindu duen organoari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Donezteben, bi mila eta bateko ekainaren bortzean. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0106316