78. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udalerako udaltzain lanpostuak oposaketa bitartez betetzeko deialdiko plaza kopurua handitzea, bete beharrekoak 2tik 5era pasatuz hauetatik hiru txanda librekoak izanen dira eta beste biak txanda murriztukoak. Bestalde, argitaratutako deialdian egindako akatsak zuzentzea

Noain-Elortzibarko Udalak 2001eko maiatzaren 17an egindako bilkuran 2001erako Enplegu Eskaintza Publikoan bost udaltzain lanpostu onartu zituen.

55 zenbakia duen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2001eko maiatzaren 4koan, Noain-Elortzibarko Udalerako 2 udaltzain lanpostu oposaketa bitartez betetzeko deialdia eman zen argitara.

Lanpostuak 2tik 5era pasatu izanik, eskabideak aurkezteko epea luzatu egin da: 30 egun natural izanen dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hurrengo egunetik, balioduna baldin bada, edo hala den hurrengotik.

Lehenagotik eskabidea aurkeztua dutenek ez dute beste eskabiderik aurkeztu beharrik.

Goian aipatutako deialdiko gainerako oinarriak mantendu egiten dira, salbu eta ondoren aipatzen diren idatz-zatiak:

2.1. puntuko h) atalean: "Une horretako maila, bete beharreko lanpostukoa baino hurrengo baxuagokoa izatea" jartzen du eta honela jarri behar du: "Maila, bete beharreko lanpostukoaren berdina edo baxuagokoa izatea".

6.3. puntuan, hirugarren lerrokadan: "Gainerako 8 puntuak honela baloratuko dira" jartzen du eta ez da ezer agertu behar.

Eskari-ereduan: "Ondoren aipatzen diren hizkuntzen ezagutzari buruzko probetan parte hartu nahi duela/ez duela parte hartu nahi (ezabatu egoki ez dena): ..............." esaten du eta ez da ezer agertu behar.

5.2.3. puntuan, Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroan: "Ikastaroa selektiboa izanen da eta sei hileko gutxieneko iraupena izanen du" jartzen du eta honela behar du: "Ikastaroa selektiboa izanen da eta gutxienez bederatzi hileko iraupena izanen du".

6.3. puntuan: "Hirugarren probako ariketek 0 eta 25 puntu bitarteko kalifikazioa izanen dute" jartzen du eta honela behar du: "Bigarren probako ariketek 0 eta 25 puntu bitarteko kalifikazioa izanen dute".

10. oinarrian, errekurtsoak, a) puntuan: "Berraztertzeko errekurtsoa egintza burutu duen organoari zuzenduta, Ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean" jartzen du eta honela behar du: "Berraztertzeko errekurtsoa egintza burutu duen organoari zuzenduta, Ebazpena argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean".

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0105697